Euskal Herri osoko milaka herritarrek osatzen dugu Taupa euskaltzaleen mugimendua: batzuk tokian tokiko euskara elkarteetan antolatuta eta nazio mailako mugimenduan saretuta gaude; beste batzuk, aldiz, nazio mailako mugimenduaren bidez lotzen gara euskararen aldeko ekimenera. Nork bere erara ematen dio taupada euskarari, eta denon taupaden erritmoan sortzen dugu mugimendua.
Euskararen erabilera eta euskaltzaletasuna sustatzea dira gure egiteko behinenak, baina gure ametsa harago doa: euskararen ardatzean askotariko jendea bilduz, herri proiektu ilusionagarri baten eragile erreferente izan nahi dugu.