Euskaraz; aisian hezi, batu eta udan Gozatu! Aurtengo udan ere Ttakun Kultur Elkartearen Udako Txokoak izango ditugu eta horretarako izena emateko epea zabaltzera goaz. Etxeko txikiek eta gaztetxoek aukera paregabea izango dute udan euskaraz, herrian eta elkarrekin aritzeko! Izena emateko epea, astelehena, martxoaren 16an (10:00etan) irekiko dugu.
Sanferminen hasiera ospatu dute

Txintxarri Aldizkaria uzt 06 Euskara

Iruñean baleude bezala, Ttakun Kultur Elkartearen udako txokoetako haurrek bertako festen hasiera irudikatu dute Askatasunaren parkean. Zezenen aurretik korrika egin baino lehen ongi berotu dituzte giharrak eta ondoren txupinazora joan dira. Koloretako 'suziriak' lehertu direnean azaldu dira animaliak eta eurengandik ihesi ibili dira plazatxoan. Amaieran, 'Gaixoa ni' abestu dute.

Sanferminen hasieraren bideo laburpena

Txintxarri Aldizkaria uzt 06 Euskara