Sanferminen hasiera ospatu dute

Txintxarri Aldizkaria 2026ko uztailaren 6a

Iruñean baleude bezala, Ttakun Kultur Elkartearen udako txokoetako haurrek bertako festen hasiera irudikatu dute Askatasunaren parkean. Zezenen aurretik korrika egin baino lehen ongi berotu dituzte giharrak eta ondoren txupinazora joan dira. Koloretako 'suziriak' lehertu direnean azaldu dira animaliak eta eurengandik ihesi ibili dira plazatxoan. Amaieran, 'Gaixoa ni' abestu dute.

Erlazionatuak

Sanferminen hasieraren bideo laburpena

Txintxarri Aldizkaria uzt 06, 12:30 Euskara