Adimen Artifizial sortzailearekin zerikusia duten edukiak argitaratuko ditugu kanal berezi honetan.
Adimen Artifizial sortzailea eta TXINTXARRI: erabilera protokoloa

Txintxarri Aldizkaria eka 13 Euskara

Erritmo ezin biziagoan eraldatzen ari da gizartea, egunero-egunero. Gero eta zeresan handiagoa ematen ari den Adimen Artifizialaren (AA) bueltako teknologia da horren adibide garbi bat. Berrikuntza eta garapenerako eragilea da, baina, onura eta abantailak izanagatik, arriskutsua ere izan daiteke esparru askotan, baita komunikazioan eta kazetaritzan ere: besteak beste, munduan gero eta gehiagotan ikusten ari garenez, bide ematen du informazio faltsuaren (bolo-bolo dabiltzan fake news delakoak) itxura duten edukiak masiboki sortu eta hedatzeko. Are gehiago,  urte askotako ibilbidea eta ongi irabazitako fidagarritasuna duen komunikabide batek publikatu balitz bezala zabaltzea posible da eta erraza da. Horren aurrean, erabilera protokoloa garatu du TXINTXARRI-ko lantaldeak.