'Piztu! Sugarra gu gara' lelopean aurrera eramango dugu 11. Euskararen Maratoia, ospakizun ekitaldia baino askoz gehiago izango dena: euskararen sutondoan elkartu eta hizkuntza hori lau haizetara zabalduta komunitatea areagotu, saretu eta trinkotzeko ariketa erraldoia gauzatuko dugu urriaren 17an eta 18an. Horrekin zerikusia duten eduki guztiak dituzue eskura atal berezi honetan.
Bideokliparen grabaketa

Txintxarri Aldizkaria eka 02, 18:32 Euskara

11. Euskararen Maratoiaren bideoklipa grabatuko dute. Zortzikoteko kideek zein antolatzaileek (udalak eta Ttakun Kultur Elkarteak) herritar guztiak animatu dituzte Okendo plazara joatera.

Okendo plaza, Lasarte-Oria