Xumela koruko kideek hogei urteko ibilbidea ospatuko dute gonbidatu bereziekin: Olaia Inziarte kantaria, Jon Maia bertsolaria, Ramon Agirre aktorea, Aiora Zulaika Pirritx pailazoa, Serigne Lo musikaria eta askotan bidelagun izan dituzten Montetxio zein Olagarro abesbatzak. Kultur etxeko ekitaldia 12:00etan hasiko da baina Xumelakoak ordu erdi lehenago elkartuko dira Jalgi kafe antzokian. Hamaiketakoa egin ostean kalejiran joango dira aretora.
Lumineszenteak: emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak eta erresilientzia historia zenbait erakusketa. Bisita gidatuak hilaren 3an (euskaraz, 18:00etan) eta 5ean (gaztelaniaz, 18:00etan) egingo dituzte.