2026/11/08 11:30 - 13:30

Ospakizuna

Ospakizun jaialdia

Ospakizun jaialdia
Jalgi kafe antzokia eta Manuel Lekuona Kultur Etxea, Lasarte-Oria

Xumela koruko kideek hogei urteko ibilbidea ospatuko dute gonbidatu bereziekin: Olaia Inziarte kantaria, Jon Maia bertsolaria, Ramon Agirre aktorea, Aiora Zulaika Pirritx pailazoa, Serigne Lo musikaria eta askotan bidelagun izan dituzten Montetxio zein Olagarro abesbatzak.

Kultur etxeko ekitaldia 12:00etan hasiko da baina Xumelakoak ordu erdi lehenago elkartuko dira Jalgi kafe antzokian. Hamaiketakoa egin ostean kalejiran joango dira aretora.