Palomo Linares elkarteko bazkideek urteroko bazkaria egingo dute, kasu honetan, elkartea sortu zutenetik 58 urte bete direla ospatzeko. Bertaratzeko asmoa dutenek 25 euro ordaindu beharko dituzte menu hau dastatzeko: urdaiazpiko iberikoa eta patea, gula eta olagarro entsalada epela, lagostinoak whisky erara, azpizuna piperrekin eta torrija karamelizatua izozkiarekin. Izena emateko azken eguna hilaren 14a izango da.
'Kaixo Frida' filma emango dute, haurrentzat. Sarrerek 4 euro balio dute.
'Faisaien irla' filma emango dute, helduentzat. Sarrerek 6 euro balio dute. Emanaldi amaieran Asier Urbieta zuzendariak ikus-entzuleekin hitz egingo du.
Jalgi Kafe Antzokian margolan erakusketa berri bat jarri dute, Dolores Lameiras herritarrarena. Taberna horretan jarri dituen koadroak ikusi nahi dituztenek maiatz erdialdera arte izango dute horretarako aukera, astearteetatik igandeetara, establezimenduaren ohiko ordutegian.