Palomo Linares elkarteko bazkideek urteroko bazkaria egingo dute, kasu honetan, elkartea sortu zutenetik 58 urte bete direla ospatzeko. Bertaratzeko asmoa dutenek 25 euro ordaindu beharko dituzte menu hau dastatzeko: urdaiazpiko iberikoa eta patea, gula eta olagarro entsalada epela, lagostinoak whisky erara, azpizuna piperrekin eta torrija karamelizatua izozkiarekin. Izena emateko azken eguna hilaren 14a izango da.