Astelehena, apirilak 28

18:00
20:00

'Erremontari' telesaila grabatzeko jaialdia

Galarreta Jai-Alai pilotalekua (Hernani), Lasarte-Oria | Kirola

Hitzarmen bat egin dute Oriamendi enpresak eta Lasarte-Oriako Udalak, erremontea herritarrei hurbiltzeko asmoz. Gauzak horrela, Hernaniko Galarreta frontoira bertaratzen direnek doan gozatuko dute hilaren 28ko 'Erremontari' telebista saioa grabatzeko egingo duten lehen jaialdiaz. Ikuskizuna 18:00etan hasiko da eta sartzeko aski izango dute nortasun agiria erakustearekin.   

'Erremontari' telesaila grabatzeko jaialdia Galarreta Jai-Alai pilotalekua (Hernani)

Hitzarmen bat egin dute Oriamendi enpresak eta Lasarte-Oriako Udalak, erremontea herritarrei hurbiltzeko asmoz. Gauzak horrela, Hernaniko Galarreta frontoira bertaratzen direnek doan gozatuko dute hilaren 28ko 'Erremontari' telebista saioa grabatzeko egingo duten lehen jaialdiaz. Ikuskizuna 18:00etan hasiko da eta sartzeko aski izango dute nortasun agiria erakustearekin. 

08:00

Sanpedroetako kartela, parte hartze prozesua

Udalaren webgunearen bidez, Lasarte-Oria | Lehiaketa

Sanpedroak irudiztatzea helburu duten 30 proposamen jaso ditu Lasarte-Oriako Udalak eta bi kanpoan utzi behar izan ditu, berdintasunaren arloan ezarritako baldintzak bete ez izanagatik. Herriko festen ikur izango den afixa aukeratzeko epea hilaren 23tik maiatzaren 7ra artekoa izango da, bi egunak barne. Udalaren webgunea erabili beharko dute horretarako.  

Sanpedroetako kartela, parte hartze prozesua Udalaren webgunearen bidez

Sanpedroak irudiztatzea helburu duten 30 proposamen jaso ditu Lasarte-Oriako Udalak eta bi kanpoan utzi behar izan ditu, berdintasunaren arloan ezarritako baldintzak bete ez izanagatik. Herriko festen ikur izango den afixa aukeratzeko epea hilaren 23tik maiatzaren 7ra artekoa izango da, bi egunak barne. Udalaren webgunea erabili beharko dute horretarako.

08:00

Literatur lehiaketetan parte hartzea

Manuel Lekuona Kultur Etxea, Lasarte-Oria | Literatura

Helduen nahiz haurren sariketak martxan jarri ditu Lasarte-Oriako Udalak, urtero bezala, "euskarazko eta gaztelaniazko literatura sorkuntza bultzatzeko", Kultura zinegotzi Ainara Elicecheak jakinarazi duenez. Lanak aurkezteko maiatzaren 16ra arte izango dute idazleek. Helduen lehiaketa 34. aldiz aurrera eramango dute, eta gaztetxoena, 37. aldiz. Elicecheak nabarmendu du "talentu berriak aurkitzeko" ez ezik, ekimenak baliagarriak direla "euskararen eta literaturaren erabilera bultzatzeko". Idazlanek bete beharreko baldintzei buruzko eta sariketei buruzko informazio guztia oinarrietan eskura dezakete herritarrek, baina zinegotziak zenbait xehetasun aurreratu ditu. Obrek originalak eta aurretik inon argitaratu gabeak izan beharko dute eta izengoiti bat erabili beharko dute egileek aurkezterakoan, norberaren datu pertsonalen orria lan horri aparte atxikita. Epaimahaiko kideek urrian deliberatuko dute eta sariak azaroaren 22an banatuko dituzte, kultur etxeko hitzaldi aretoan.

Literatur lehiaketetan parte hartzea Manuel Lekuona Kultur Etxea

Helduen nahiz haurren sariketak martxan jarri ditu Lasarte-Oriako Udalak, urtero bezala, "euskarazko eta gaztelaniazko literatura sorkuntza bultzatzeko", Kultura zinegotzi Ainara Elicecheak jakinarazi duenez. Lanak aurkezteko maiatzaren 16ra arte izango dute idazleek.

Helduen lehiaketa 34. aldiz aurrera eramango dute, eta gaztetxoena, 37. aldiz. Elicecheak nabarmendu du "talentu berriak aurkitzeko" ez ezik, ekimenak baliagarriak direla "euskararen eta literaturaren erabilera bultzatzeko". Idazlanek bete beharreko baldintzei buruzko eta sariketei buruzko informazio guztia oinarrietan eskura dezakete herritarrek, baina zinegotziak zenbait xehetasun aurreratu ditu. Obrek originalak eta aurretik inon argitaratu gabeak izan beharko dute eta izengoiti bat erabili beharko dute egileek aurkezterakoan, norberaren datu pertsonalen orria lan horri aparte atxikita. Epaimahaiko kideek urrian deliberatuko dute eta sariak azaroaren 22an banatuko dituzte, kultur etxeko hitzaldi aretoan.

09:00

Kultur etxeko aurrematrikula

Manuel Lekuona Kultur Etxea, Lasarte-Oria | Izen-ematea

Datorren astelehenean irekiko dute kultur etxean aurrematrikulatzeko aukera 2025-2026 ikasturterako, maiatzaren 7ra arte. Interesa duten herritarrak eraikin horretako bulegora joan daitezke astegunetan, 09:00etatik 13:30era, edo, bestela, formularioa eskatu kultura@lasarte-oria.eus helbide elektronikora idatzita. Iazko tarifak mantentzea erabaki dute arduradunek.

Kultur etxeko aurrematrikula Manuel Lekuona Kultur Etxea

Datorren astelehenean irekiko dute kultur etxean aurrematrikulatzeko aukera 2025-2026 ikasturterako, maiatzaren 7ra arte. Interesa duten herritarrak eraikin horretako bulegora joan daitezke astegunetan, 09:00etatik 13:30era, edo, bestela, formularioa eskatu kultura@lasarte-oria.eus helbide elektronikora idatzita. Iazko tarifak mantentzea erabaki dute arduradunek.

09:30

'Bookface' erakusketa

Udal Liburutegia, Lasarte-Oria | Erakusketa

Irudia, liburua eta sormena uztartzen dituen erakusketa ekarri dute Udal Liburutegira, herritarrek hilabete osoan zehar ikus dezaten.

'Bookface' erakusketa Udal Liburutegia

Irudia, liburua eta sormena uztartzen dituen erakusketa ekarri dute Udal Liburutegira, herritarrek hilabete osoan zehar ikus dezaten.

10:00

Gasteizera joateko autobusa

Lasarte-Oria | Mobilizazioa

Hilabeteotan bildutako sinadurak Eusko Legebiltzarrera eramango dituzte pentsiodunek. Herriko eragileak autobusa antolatu du ekimenarekin bat egin nahi duten herritarrek joateko aukera izan dezaten. Tiburtzio Artizar tabernan edo Biyak Bat adinekoen egoitzan eros ditzakete txartelak, 12 euroren truke. Horretarako azken eguna maiatzaren 11 izango da. 08:30ean abiatuko dira Gasteizera, Tajamar biribilgunetik. 11:00etan izango da manifestazioa eta 13:15ean itzuliko dira Lasarte-Oriara.

Gasteizera joateko autobusa

Hilabeteotan bildutako sinadurak Eusko Legebiltzarrera eramango dituzte pentsiodunek. Herriko eragileak autobusa antolatu du ekimenarekin bat egin nahi duten herritarrek joateko aukera izan dezaten. Tiburtzio Artizar tabernan edo Biyak Bat adinekoen egoitzan eros ditzakete txartelak, 12 euroren truke. Horretarako azken eguna maiatzaren 11 izango da.

08:30ean abiatuko dira Gasteizera, Tajamar biribilgunetik. 11:00etan izango da manifestazioa eta 13:15ean itzuliko dira Lasarte-Oriara.

17:00

Gaztetxoen danborradako izen ematea

Lasarte-Oria | Izen-ematea

ATLO elkarteak antolatzen duen gaztetxoen danborradan parte hartu nahi dutenek inskribatu egin beharko dute. 2008 eta 2018 bitartean jaio direnek danborjole, barriljole eta kantinera izan ahalko dute. 2019an eta 2020an jaio direnek, berriz, kantinera edo gastadore.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        
Maiatza
al ar az og ol lr ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Urte osoko agenda ikusi »»