2025/04/28 18:00 - 20:00

Kirola

'Erremontari' telesaila grabatzeko jaialdia

'Erremontari' telesaila grabatzeko jaialdia
Galarreta Jai-Alai pilotalekua (Hernani), Lasarte-Oria

Hitzarmen bat egin dute Oriamendi enpresak eta Lasarte-Oriako Udalak, erremontea herritarrei hurbiltzeko asmoz. Gauzak horrela, Hernaniko Galarreta frontoira bertaratzen direnek doan gozatuko dute hilaren 28ko 'Erremontari' telebista saioa grabatzeko egingo duten lehen jaialdiaz. Ikuskizuna 18:00etan hasiko da eta sartzeko aski izango dute nortasun agiria erakustearekin.