Herriko ikastetxeek Inauteriak ospatuko dituzte, bakoitzak bere gaia landuta: 'Disney' eta Euskal Inauteriak.
16:45etatik 18:30era, Oriarte Landaberri institutuko patioan, Euskal Inauteriak ospatzen hasiko dira: txokolate jana, dantzak, erromeria eta istorioaren aurkezpena egingo dituzte. Ondoren, Okendorantz abiatuko dira txantxoak. 18:45etik 19:30era, Euskal Inauterien bigarren zatia egingo dute: txantxoak Okendo plazara helduko dira, erromeria egingo dute eta Kaxkamalo gaiztoa sutan erreko dute. Bitartean, ikus-entzuleak testuinguruan jartzeko azalpenak emango dituzte antolatzaileek.
9 eta 12 urte arteko gaztetxoentzako mozorro festa egingo dute.
13 eta 16 urte arteko nerabeentzako mozorro festa egingo dute.
Okendo Zinema Taldeak bosgarrenez aurrera eramango du Euskal Dokumentalen Zikloa, udalarekin lankidetzan. Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakak zuzendutako 'Itoiz, udako sesioak' proiektatuko dute. Sarrerek 6 euro balio dute eta bertaratzen direnek aukera izango dute amaieran zuzendariekin hitz egiteko.