Egia Kermanentzat izena du Kerman Villate gasteiztarraren senide eta lagunek sortu duten elkarteak, haren heriotzaren egia argitzeko eta gizarteratzeko, eta justizia eta erreparazioa eskatzeko. Gasteizko Mitika dantzalekuko atezain batek jo eta hil zuen Villate, 2025eko otsailean. Borobilean Elkarteak gonbitea luzatu die Lasarte-Orian hitzaldi-tertulia eskaintzeko eta onartu dute. Kermanen gurasoak, Arantzazu Beitia eta Roberto Villate etorriko dira herrira.
Hizkuntza: Euskara
Oiartzunen dagoen Soinuenea Herri Musikaren Txokoa museoko instrumentu ugari jarri dituzte ikusgai. Sarrera doakoa da, eta ordutegia, hauxe: 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Azken egunean, hilaren 27an, goizez bakarrik.
Errenterian dagoen Jantziaren Zentroa-tik ekarri dituzte gizonezkoen zein emakumezkoen jantziak. Sarrera doakoa da, eta ordutegia, hauxe: 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Azken egunean, hilaren 27an, goizez bakarrik.