2025/02/28 20:00 - 21:30

Zinema

Euskal Dokumentalen Zikloa: 'Itoiz, udako sesioak'

Euskal Dokumentalen Zikloa: 'Itoiz, udako sesioak'
Manuel Lekuona Kultur Etxea, Lasarte-Oria

Okendo Zinema Taldeak bosgarrenez aurrera eramango du Euskal Dokumentalen Zikloa, udalarekin lankidetzan. Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakak zuzendutako 'Itoiz, udako sesioak' proiektatuko dute. Sarrerek 6 euro balio dute eta bertaratzen direnek aukera izango dute amaieran zuzendariekin hitz egiteko.