Euskal Inauteriak ospatuko ditu herriak datorren asteko ostiralean, hilak 28. Jarduera horretan erabiliko dituzten txantxo jantziak egiteko aukera izango dute herritarrek bi egun lehenago, osasun zentroko bigarren soilairuko erabilera anitzeko gelan, 18:00etatik aurrera. Ione Artola jostunak emango dizkie jarraibideak ikasleei. Ekimena doakoa da baina antolatzaileek eskatu dute aurrez izena emateko, zenbat pertsona ariko diren jakite aldera. Parte hartu nahi dutenek kultura@ttakun.eus helbide elektronikora idatzi edo 695 78 53 89 telefono zenbakira deitu edo WhatsApp mezu bat bidali behar dute.
Heriotzari buruz hausnartzeko mahai ingurua aurrera eramango du Borobilean Elkartean, Antropologian doktore den Iñaki Olaizola eta Tanatologian aditu den Nere Erkiaga gonbidatuta. "Nola hil nahi duzu? Hiltzen ikasi daiteke? Herri bezala heriotza hobeto bizi izateko zer egin?", bezalako galderak egin eta erantzungo dituzte. Saioa irekia dela gogorarazi dute antolatzaileek.
Itsaspeko argazkilari ospetsu ugarik ateratako irudiak erakutsiko dituzte CIMASUB zikloaren barruko jarduera honetan.