Larunbata, otsailak 22

10:00
14:00

Informazioa jasotzeko eta sinatzeko mahaiak

Okendo plaza, Elizatze eta Ola kalea, Lasarte-Oria | Sinadura bilketa

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren altzoan talde eragile bat eratu dute Lasarte-Orian. Hileroko pentsioak Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin parekatzea eskatzen duen Herri Ekimen Legegilea babesteko atxikimenduak jasotzen ari dira eta aurreneko asteetan 840 izendapen bildu dituzte dagoeneko. Are izenpetze gehiago bilduko dituzte herrian barrena mahaiak jarrita.

Informazioa jasotzeko eta sinatzeko mahaiak Okendo plaza, Elizatze eta Ola kalea

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren altzoan talde eragile bat eratu dute Lasarte-Orian. Hileroko pentsioak Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin parekatzea eskatzen duen Herri Ekimen Legegilea babesteko atxikimenduak jasotzen ari dira eta aurreneko asteetan 840 izendapen bildu dituzte dagoeneko. Are izenpetze gehiago bilduko dituzte herrian barrena mahaiak jarrita.

11:00

Bilketa solidarioa

Okendo plaza, Lasarte-Oria | Janari bilketa

Lasarte-Oriako Elkartasun Sareak hilaren 25eko afari solidarioak prestatzeko elikagaiak jasoko ditu. Horrez gain, neguko jantziak (mantak, lo zakuak, bufandak eta eskularruak) bilduko ditu. Eragile horretako kideek jakinarazi dute dirua ere onartzen dutela, egitasmoa aurrera eramateagatiko logistika gastuak ordaintzen laguntzeko.

Bilketa solidarioa Okendo plaza

18:00

Bertso bazkari literarioa

Xirimiri elkartea (Aralar plaza, 7), Lasarte-Oria | Literatura

Lasarte-Oriako Irakurle Txokoak jakinarazi du hilaren 22an aurrera eramango duela aurtengo bertso bazkari literarioa, Xirimiri elkartean, 14:00etatik aurrera. Unai Elorriagak jarritako gaien bueltan abestuko dute Ane Labaka, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi bertsolariek. Txartelak salgai jarri dituzte Ilargi, Jalgi eta Tiburtzio Artizar tabernetan, 25 eurotan (langabeek 20 euro ordaindu beharko dituzte).  

Bertso bazkari literarioa Xirimiri elkartea (Aralar plaza, 7)

Lasarte-Oriako Irakurle Txokoak jakinarazi du hilaren 22an aurrera eramango duela aurtengo bertso bazkari literarioa, Xirimiri elkartean, 14:00etatik aurrera. Unai Elorriagak jarritako gaien bueltan abestuko dute Ane Labaka, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi bertsolariek. Txartelak salgai jarri dituzte Ilargi, Jalgi eta Tiburtzio Artizar tabernetan, 25 eurotan (langabeek 20 euro ordaindu beharko dituzte).

20:00
21:30

'Ni flores, ni funeral, ni cenizas, ni tartán' antzezlana

Manuel Lekuona Kultur Etxea, Lasarte-Oria | Antzerkia

La Dramatica Errante konpainiak 'Ni funeral, ni flores, ni cenizas, ni tartán' antzezlanaren emanaldia egingo du. Sarrerek 6 euro balio dute.

'Ni flores, ni funeral, ni cenizas, ni tartán' antzezlana Manuel Lekuona Kultur Etxea

La Dramatica Errante konpainiak 'Ni funeral, ni flores, ni cenizas, ni tartán' antzezlanaren emanaldia egingo du. Sarrerek 6 euro balio dute.

17:00

Itsaspeko zinema zikloa, argazki erakusketa

Manuel Lekuona Kultur Etxeko kafetegia, Lasarte-Oria | Erakusketa

Itsaspeko argazkilari ospetsu ugarik ateratako irudiak erakutsiko dituzte CIMASUB zikloaren barruko jarduera honetan.

Itsaspeko zinema zikloa, argazki erakusketa Manuel Lekuona Kultur Etxeko kafetegia

Itsaspeko argazkilari ospetsu ugarik ateratako irudiak erakutsiko dituzte CIMASUB zikloaren barruko jarduera honetan.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Otsaila
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28    
Martxoa
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31            

Urte osoko agenda ikusi »»