Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren altzoan talde eragile bat eratu dute Lasarte-Orian. Hileroko pentsioak Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin parekatzea eskatzen duen Herri Ekimen Legegilea babesteko atxikimenduak jasotzen ari dira eta aurreneko asteetan 840 izendapen bildu dituzte dagoeneko. Are izenpetze gehiago bilduko dituzte herrian barrena mahaiak jarrita.