0 eta 3 urte arteko haurrei eta euren familiei zuzendutako Liburu Baby Kluba egitasmoaren saioa egingo dute euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Txikitatik irakurzaletasuna sustatzea da ekimenaren helburu nagusia.
Mota desberdinetako garagardoak dastatu bitartean menu hau jango dute: saltxitxak, patatak salsa minarekin, txerri ukondoa eta postrea. 30 euro ordaindu beharko ditu bazkaltiar bakoitzak.
Halloween egunean Aspanogi elkartea laguntzeko txokolate jana antolatu dute Dulce Tentacion gozoki dendak eta Oriarte Producciones ikus-entzunezko enpresak.