Eremuan 50 pertsona sartzen direnez asko jota aldi berean, hiruna pase egingo dituzte goizean nahiz arratsaldean: 12:00etan, 12:45ean eta 13:30ean aurreneko hiruak; eta 17:30ean, 18:15ean eta 19:00etan beste hiruak. Emanaldi horiek egin bitartean, kanpoan, egurrezko jokoak jarriko dituztela jakinarazi du Alonsok.
Sarrerek 4 euro balio dute.
Sarrerek 6 euro balio dute.
Brasz Aleixo artista mozambiketarrak margolan erakusketa bat zabaldu berri du Jalgi Kafe Antzokian. Margolari afrikarraren oroitzapen eta bizipenak islatzen dituzte bertako hormetan zintzilik jarri dituzten koadroek. Abendu amaierara arte izango dute herritarrek esposizio hori ikusteko aukera.
Gazteentzako jokoak (bideojokoak, laserrak...) jarriko dituzte Andatza plazan, goizez eta arratsaldez. Eguraldi txarra egiten badu, bertan behera utziko dute ekimena.