Eremuan 50 pertsona sartzen direnez asko jota aldi berean, hiruna pase egingo dituzte goizean nahiz arratsaldean: 12:00etan, 12:45ean eta 13:30ean aurreneko hiruak; eta 17:30ean, 18:15ean eta 19:00etan beste hiruak. Emanaldi horiek egin bitartean, kanpoan, egurrezko jokoak jarriko dituztela jakinarazi du Alonsok.