Zinemakumeak izenburupean, zineman lanean diharduten lau emakumerekin arituko dira solasean Ihitten elkarteko kideak: Ane Arteaga Otaño erregidore eta dekoratzailea, Haizea Huegun Duran musikagilea, Ione Artola Irizar jostuna eta Dorleta Urretabizkaia Egizala aktorea. Haien jarduna ezagutuko dute, bakoitzaren sortze prozesuaren nondik norakoak, lan kolektibo baten parte izanik zein den haien ekarpena, bizipenak, zinemako kontuak, anekdotak... alor ezberdinetan lan egin arren, zinemak batzen ditu eta baita emakume sortzaile izateak ere. Zinemaz duten begirada ezagutuko dute solasaldi ireki baten bidez.
Udal Musika Eskolako ikasleek Gabonetako emanaldia egingo dute.
Brasz Aleixo artista mozambiketarrak margolan erakusketa bat zabaldu berri du Jalgi Kafe Antzokian. Margolari afrikarraren oroitzapen eta bizipenak islatzen dituzte bertako hormetan zintzilik jarri dituzten koadroek. Abendu amaierara arte izango dute herritarrek esposizio hori ikusteko aukera.