Hilabete honetako Azken Ostirala aurrera eramango du Sare Herritarrak, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde. Erdigunean barrena manifestatu ostean Etxerat elkartearekin adostutako komunikatua irakurriko dute.
Okendo Zinema Taldearen hilabeteko bigarren zine foruma. Sarrerek 6 euro balio dute.
Virgen de Guadalupe Extremadura Etxeko kideek afari alemaniarra egingo dute. Menua, hauxe: saltxitxak, txerri ukondo erdia eta postrea. Bazkide direnek 23 ordaindu beharko dituzte; ez bazkideek, berriz, 25.