San Tomas azoka antolatu du Ttakun Kultur Elkarteak, udalarekin elkarlanean. Ohi bezala, herritarrek aukera izango dute talo, txistorra eta gaztainak bezalako jakiak dastatzeko. Horrez gain, txerria jarriko dute ikusgai. Kultur egitarau bat ere prestatu dute: 18:00etan, Xumela korua eta Oaintxe in deu! txarangaren emanaldi bateratua. Okendon hasi eta erdigunetik ibiliko dira. 18:15ean, bingoa, Gazte Klubaren eskutik. 19:00etan, dantza saioa, Plaza Dantza egitasmoko lagunen eskutik. OHARRA: eguraldi txarra eginez gero, Oriarte Landaberri institutuan egingo dute azoka.
Biyak Bat egoitzak Eguberrietako jaiotza inauguratuko du. Felix Garitano apaizak bedeinkatuko du.
Udal Musika Eskolako ikasleek Eguberrietako kontzertua emango dute.
Urtarrilaren 4ra arte irekiko dute. Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Helduek euro 1 ordaindu beharko dute sartzeko. *Itxita egongo da: hilaren 24an (arratsaldez), 25ean (egun osoz), 31n (arratsaldez), urtarrilaren 1ean (egun osoz) eta 5ean (arratsaldez).
Maiatza | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 | 31 |