2022/12/21 17:00 - 20:30

Jaia

San Tomas azoka

San Tomas azoka
Okendo plaza, Lasarte-Oria

San Tomas azoka antolatu du Ttakun Kultur Elkarteak, udalarekin elkarlanean. Ohi bezala, herritarrek aukera izango dute talo, txistorra eta gaztainak bezalako jakiak dastatzeko. Horrez gain, txerria jarriko dute ikusgai. Kultur egitarau bat ere prestatu dute: 

  • 18:00etan, Xumela korua eta Oaintxe in deu! txarangaren emanaldi bateratua. Okendon hasi eta erdigunetik ibiliko dira.
  • 18:15ean, bingoa, Gazte Klubaren eskutik.
  • 19:00etan, dantza saioa, Plaza Dantza egitasmoko lagunen eskutik.

 

OHARRA: eguraldi txarra eginez gero, Oriarte Landaberri institutuan egingo dute azoka.