Ttirriki Ttarraka eskolako lagunek asteazken goiza girotuko dute.
Plasentziako danbolin joleek emanaldia egin bitartean, Extremadura Etxeko bazkideek migak eskainiko dizkiete herritarrei.
Extremadura Etxearekin batera, kantu eta dantza jira egingo du Ttakun Kultur Elkarteak.
Lau aizkolari, harrijasotzaile bat, txinga eramaile eta ingude jasotzaile bat, eta iparraldeko jokoak.
Nagusilan Adin Nagusikoen Giza Boluntzariotza taldeak omenaldia jasoko du kultur etxean.
Aterpea merkatarien elkarteak antolatutako jarduera.
Sagardo dastaketa eta erromeria antolatu ditu Ttakun Kultur Elkarteak. Azken hori Erketz EDT, Ttirriki Ttarraka, Plaza Dantza eta txistulariek antolatu dute.
Sasoeta Sasoian auzo elkarteak antolatutako ekitaldia.
Ankoker txarangarekin batera, tabernaz taberna ibiliko dira gazteak.
Cadena Dial irratiaren musika jaialdia izango da San Pedro Egunean Sasoeta auzoko plazan. Zortzi musikari ariko dira ikus-entzuleen aurrean; horien artean Carlos Baute, Efecto Pasillo eta Miriam Rodriguez.
Urtero legez, bertso jaialdiaz gozatuko dute herritarrek San Pedro Jaien barruan. Sarrerek 6 euro balio dute. Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Ane Labaka, Lierni Rekondo eta Sustrai Colina. Gai jartzaile lanetan Maddi Labaka ariko da.
Gazteek gozatzeko moduko disko festa.
Lasarte-Oria Trail Mendi Elkarteak Familien I. Mendi Ibilaldia antolatu du. Ekimena ekainaren 26an egingo da eta San Pedro jaien aurrekari izango da.
Lehenengo parranda gauean Alu Zikinak eta Skakeo taldeek joko dute, eta ondoren, DJ Fantasiak.