Aurreko urteko etenaren ondoren, bueltan da Buruntzaldeako Ibilbideak izeneko egitasmoa. Helburua da eskualdea eta landa ingurunea ezagutzera ematea, lehiatzeko ez den eta edozeinentzat egokia den jarduera fisikoaren bidez. Parte hartzaileek bost ibilbide izango dituzte aukeran igande honetan, hilak 17. Ordutegia 08:00etatik 14:00etara bitartekoa izango da. Informazio gehiago, albiste honetan.
Islada Ezkutatuak taldeak Testigantzak liburua aurkeztuko du. Manuel Lekuona kultur etxean izango da.
La patrulla canina: la película ikustera joateko aukera izango dute etxeko txikienek. Sarrerak kultur etxeko leihatilan daude salgai, 3,80 euroren truke.
Herritarrek Adiós, idiotas filma ikustera joateko aukera izango dute. Sarrerak kultur etxeko leihatilan salgai daude, 3,80 eurotan.
DravetTzari erakusketak ateak zabalduko ditu. Gero Axular Kultur Taldeak eta Apoyo Dravet elkarteak elkarlanean sortu duten proiektua da, eta Dravet sindromeaz kontzientziatzea eta kultura inklusiboa sustatzea ditu helburu. Ia hilabete amaierara arte izango da jarduera bisitatzeko aukera.