Ama Guadalupeko Extremadura etxeko kideek txerri hiltzearen V. jaia antolatu dute: 9:30ean, ogi-mami dastaketa. 10:30ean, txerri zatitzea eta txorizo eta odolki tailerra. 14:30ean, herri bazkaria. 16:00etan, karaokea. 21:30ean, herri afaria.
Lasarte-Oriako Euskal Inauteri konpartsak kaleak alaituko ditu. Egitaraua: 16:30ean, ekitaldia, Zubietako plaza. Ostean, Zubietatik Hipodromoko zubira zubietarren kalejira. 17:00etan, Lasarte-Oriako txantxoak batu eta erdiguneko kaleetatik barrena kalejira egingo da Okendo plazaraino. 19:00etan, senidetze ekitaldia, dantza eta suaren ekitaldia egingo dira, Okendo plaza. Amaitzeko, parte hartu dutenentzat txokolatada goxoa izango da, Okendo plaza. Eguraldi txarra egingo balu, ekitaldi nagusia 17:30ean egingo litzateke Oriarte BHIko Landaberri eraikineko aterpean.
CIMASUB 2019ko argazki onenen erakusketa ikusgai izango da.