2020/02/15 16:30etik aurrera

Jaia

Euskal Inauteriak

Euskal Inauteriak
Lasarte-Oria, Lasarte-Oria

Lasarte-Oriako Euskal Inauteri konpartsak kaleak alaituko ditu.

Egitaraua:

16:30ean, ekitaldia, Zubietako plaza.

Ostean, Zubietatik Hipodromoko zubira zubietarren kalejira.

17:00etan, Lasarte-Oriako txantxoak batu eta erdiguneko kaleetatik barrena kalejira egingo da Okendo plazaraino.

19:00etan, senidetze ekitaldia, dantza eta suaren ekitaldia egingo dira, Okendo plaza.

Amaitzeko, parte hartu dutenentzat txokolatada goxoa izango da, Okendo plaza.

Eguraldi txarra egingo balu, ekitaldi nagusia 17:30ean egingo litzateke Oriarte BHIko Landaberri eraikineko aterpean.