Ostirala, maiatzak 10



22:00

Another day of life filma (JBGA)

Manuel Lekuona kultur etxea, Lasarte-Oria | Zinema

Okendo zinema taldearen eskutik, Another day of life filmaz gozatu ahalko da. Jatorrizko hizkuntzan eskainiko da gaztelaniazko azpidatzizkiekin. Sarrera, 5,50 euro. Hainbat sari lortu ditu filmak, 2018ko Europako animaziozko film onenaren saria, animaziozko film onenaren Goya saria eta Donostiako 66. Zinemaldian ikusleen saria, besteak beste. Raul de la Fuentek eta Damian Nenowek zuzendu duten animazio filma da. Ryszard Kapuscinskiren Another day of life liburuan oinarritzen da. Angolako independentzia eta ondorengo gerra ditu ardatz. Istorioa kontatzeko animazioa, artxiboko irudiak eta elkarrizketak uztartu ditu filmak. Kapuscinski poloniar berriemaile bat da, idealista eta alferrikako kausen zalea. 1975ean Angolara, Gerra Hotzaren azken gudu-zelaira, bidaiatuko du. Han, okerreko agur bat egin eta bizia gal dezakezu. Afrikako herrialdeak eta bere abenturan ezagutuko dituen pertsonek –adibidez, Carlota gerrillari karismaduna– betirako aldatuko dute Kapuscinski. Bidaia horrek idazle bihurtuko du kazetaria.

Another day of life filma (JBGA) Manuel Lekuona kultur etxea

Okendo zinema taldearen eskutik, Another day of life filmaz gozatu ahalko da. Jatorrizko hizkuntzan eskainiko da gaztelaniazko azpidatzizkiekin. Sarrera, 5,50 euro.

Hainbat sari lortu ditu filmak, 2018ko Europako animaziozko film onenaren saria, animaziozko film onenaren Goya saria eta Donostiako 66. Zinemaldian ikusleen saria, besteak beste.

Raul de la Fuentek eta Damian Nenowek zuzendu duten animazio filma da. Ryszard Kapuscinskiren Another day of life liburuan oinarritzen da. Angolako independentzia eta ondorengo gerra ditu ardatz. Istorioa kontatzeko animazioa, artxiboko irudiak eta elkarrizketak uztartu ditu filmak.

Kapuscinski poloniar berriemaile bat da, idealista eta alferrikako kausen zalea. 1975ean Angolara, Gerra Hotzaren azken gudu-zelaira, bidaiatuko du. Han, okerreko agur bat egin eta bizia gal dezakezu. Afrikako herrialdeak eta bere abenturan ezagutuko dituen pertsonek –adibidez, Carlota gerrillari karismaduna– betirako aldatuko dute Kapuscinski. Bidaia horrek idazle bihurtuko du kazetaria.



16:00
13:30

Natura espazio itxi batera eraman nahian

Irungo Menchu Gal aretoa, Lasarte-Oria | Erakusketa

Naturako elementuak oinarri ditu Pilar Soberon herritarraren 'Hodei putzua. Jardín vertical' erakusketak. Irungo Menchu Gal aretoan ireki ditu ateak, maiatzaren 12ra arte. Hamar artelan ikus daitezke; batzuk aretoan bertan sortu ditu herritarrak

Natura espazio itxi batera eraman nahian Irungo Menchu Gal aretoa

Naturako elementuak oinarri ditu Pilar Soberon herritarraren 'Hodei putzua. Jardín vertical' erakusketak. Irungo Menchu Gal aretoan ireki ditu ateak, maiatzaren 12ra arte. Hamar artelan ikus daitezke; batzuk aretoan bertan sortu ditu herritarrak

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»