2019/05/10 22:00etan

Zinema

Another day of life filma (JBGA)

Another day of life filma (JBGA)
Manuel Lekuona kultur etxea, Lasarte-Oria

Okendo zinema taldearen eskutik, Another day of life filmaz gozatu ahalko da. Jatorrizko hizkuntzan eskainiko da gaztelaniazko azpidatzizkiekin. Sarrera, 5,50 euro.

Hainbat sari lortu ditu filmak, 2018ko Europako animaziozko film onenaren saria, animaziozko film onenaren Goya saria eta Donostiako 66. Zinemaldian ikusleen saria, besteak beste.

Raul de la Fuentek eta Damian Nenowek zuzendu duten animazio filma da. Ryszard Kapuscinskiren Another day of life liburuan oinarritzen da. Angolako independentzia eta ondorengo gerra ditu ardatz. Istorioa kontatzeko animazioa, artxiboko irudiak eta elkarrizketak uztartu ditu filmak.

Kapuscinski poloniar berriemaile bat da, idealista eta alferrikako kausen zalea. 1975ean Angolara, Gerra Hotzaren azken gudu-zelaira, bidaiatuko du. Han, okerreko agur bat egin eta bizia gal dezakezu. Afrikako herrialdeak eta bere abenturan ezagutuko dituen pertsonek –adibidez, Carlota gerrillari karismaduna– betirako aldatuko dute Kapuscinski. Bidaia horrek idazle bihurtuko du kazetaria.