Demode Quartet taldeak Epa txiki! ikuskizuna eskainiko du. VII. Musika asteko ekintza da. Familia osoarentzako ikuskizun musikala dugu Epa txiki. Abesti harrigarri eta modernoen bitartez, Demode Quarteteko lau pertsonaia bitxik rock, pop, blues, reggae eta bollywood-aren iturburua gure betiko euskal abestietan dagoela erakutsi nahi diete etxeko txikienei.
Okendo Zinema taldearen eskutik, Lazzaro Felice filma izango da ikusgai. Sarrera, 5,50 euro. Jatorrizko hizkuntzan eskainiko da gaztelerazko azpidatzizkiekin. Adiskidetasunaren inguruko drama italiarra da. Lazzaro nekazari gaztea da, Inviolatan bizi da; bertan, nekazarien bizimoduak ez du inolako aldaketarik izan. Uda batean, Lazzarok Tancredi gaztea ezagutuko du, eta haren lagun egingo da.
Naturako elementuak oinarri ditu Pilar Soberon herritarraren 'Hodei putzua. Jardín vertical' erakusketak. Irungo Menchu Gal aretoan ireki ditu ateak, maiatzaren 12ra arte. Hamar artelan ikus daitezke; batzuk aretoan bertan sortu ditu herritarrak
Ruta por el empoderamiento erakusketa irekiko da eta martxoaren 15era arte ikusgai izango da. M8ko egitarauaren barruko ekintza.
Abuztua | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |