ZOZKETA!!! Barrikote

ZOZKETA!!! Barrikote

Barrikotea antolatu du Ttakuneneako lantaldeak martxoaren 6rako, ostirala. TXINTXARRI-ko irakurleen artean bertara joateko 2 TXARTEL zozkatuko ditu! 

Afaria girotua izango da: trikitilariek emanaldia eskainiko dute, 21:00etan hasita. Sagardo freskoa dastatzeaz gain, honako menuaz gozatuko dute irabazleek: txorizo egosia, bakailao tortilla, txahal saiheskia eta entsalada. Postrea, ohikoa: gazta, irasagarra eta intxaurrak. Ondoren, afaria jaisteko, kafea eta kopa ere hartu ahalko ditu hala nahi duenak.

Informazio gehiago:

https://txintxarri.eus/lasarte-oria/1582707396763-salgai-daude-ttakuneneako-barrikoterako-txartelak

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.