Salgai daude Ttakuneneako barrikoterako txartelak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ots. 26a, 10:51

Barrikotea antolatu du Ttakuneneako lantaldeak martxoaren 6rako, ostirala. Salgai daude txartelak honezkero, 23 euroan, Jalgin eta Ilargin. Martxoaren 2a izango da horiek erosteko azken eguna, astelehena.

Hasi da sagardo denboraldi berria, eta "txotx!" oihuak entzun daitezke han eta hemengo sagardotegietan. Elkarteetan ere bai: Ttakunenean, esate baterako, martxoaren 6an egingo dute barrikotea, ostiralez, 21:00etatik aurrera. Salgai jarri dituzte tiketak honezkero, Jalgi Kafe Antzokian eta Ilargi tabernan. 23 euro balio dute. Martxoaren 3a izango da horiek erosteko azken eguna, asteartea.

Antolatzaileek zehaztu dutenez, afaria girotua izango da: trikitilariek emanaldia eskainiko dute, 21:00etan hasita. Sagardo freskoa dastatzeaz gain, honako menuaz gozatuko dute herritarrek: txorizo egosia, bakailao tortilla, txahal saiheskia eta entsalada. Postrea, ohikoa: gazta, irasagarra eta intxaurrak. Ondoren, afaria jaisteko, kafea eta kopa ere hartu ahalko ditu hala nahi duenak. 

Ttakun Kultur Elkarteak bigarrenez antolatzen du barrikotea. Lasarteoriatarrak animatzen ditu tiketak erosi eta ekintzan parte hartzera.