Abenduaren 26an, larunbata 19.00etan Manuel Lekuona kultur etxean Euskal musikaren benetako istorioari errepaso umoretsua egingo diote Tartean Teatroko kideek Ez Dok Hiru akustikoan.
Hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu! Eman izena astezkena, abenduak 23 12.00ak baino lehen!
Zorte on!!
"Udaberriko bertso saioa udazkenean" ikusteko bi sarrera zozkatuko ditugu! Azaroaren 8an igandez 19.00etan, arituko dira kantuan Ane Labaka, Miren Amuriza, Alaia Martin eta Miren Artetxe Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean. Gai jartzaile lanetan Amaia Agirre izango dugu eta melodia eta harmoniaren bueltan Gari Otamendi eta Araitz Bizkai.
Eman izena azaroaren 4a arte! Zorte on!
Barrikotea antolatu du Ttakuneneako lantaldeak martxoaren 6rako, ostirala. TXINTXARRI-ko irakurleen artean bertara joateko 2 TXARTEL zozkatuko ditu!
Afaria girotua izango da: trikitilariek emanaldia eskainiko dute, 21:00etan hasita. Sagardo freskoa dastatzeaz gain, honako menuaz gozatuko dute irabazleek: txorizo egosia, bakailao tortilla, txahal saiheskia eta entsalada. Postrea, ohikoa: gazta, irasagarra eta intxaurrak. Ondoren, afaria jaisteko, kafea eta kopa ere hartu ahalko ditu hala nahi duenak.
Informazio gehiago:
https://txintxarri.eus/lasarte-oria/1582707396763-salgai-daude-ttakuneneako-barrikoterako-txartelak
Otsailaren 29an ENE KANTAK 'Satorjator' antzerki musikatua ikusteko 2 sarrera zozkatuko ditugu TXINTXARRIko irakurleon artean. Eman izena hilaren 20 arte (barne).
Ikuskizuna Orona Fundazioan (Jauregi-Galarreta) izango da.
Dobera Euskara Elkartearen eskutik:
https://kronika.eus/urumea/1580928415117-salgai-sarrerak-ene-kantaken-satorjator-ikuskizun-berrirako
Abenduaren 13an Ttakunenean ospatuko den ARDO-DASTAKETARAKO sarrera bat zozkatuko dugu irakurleon artean. 19.30etatik aurrera.
Mikel Garaizabal ardo dibulgatzaileak eskainiko du saioa. Bost ardo dastatuko dira, bost pintxoz lagunduta.
Informazio gehiago: 943 371 448 edo 695 785 389 telefonoetan eta kultura@ttakun.eus helbidean
https://txintxarri.eus/lasarte-oria/1575023189342-ardo-dastatzea
Idoia Garzes idazlea elkarrizketatu dugu, 'Hari single bat' bere liburuaren harira. Gurera etorri izana baliatuta, ale bat sinatzeko eskatu genion eta irakurleon artean zozkatuko dugu. Eskuratu nahi baduzu, izena eman besterik ez duzu. Hilaren 24a arte duzu aukera, zozketa 25ean egingo dugu.
Aintzane Usandizaga idazlea elkarrizketatu dugu, 'Kabitu ezina' bere lehen liburuaren harira. Kontatu dizkigunen berri hurrengo TXINTXARRIn izango duzu. Gurera etorri izana baliatuta, ale bat sinatzeko eskatu genion eta irakurleon artean zozkatuko dugu. Eskuratu nahi baduzu, izena eman besterik ez duzu. Hilaren 22a arte duzu aukera, zozketa 23an egingo dugu.
Ekainaren 28tik 30era bitartean Irisarrin egingo duten Euskal Herria Zuzenean festibalerako bono bat zozkatuko dugu irakurleon artean.
EHZ Festibalaren nortasuna, bere programazio musikal alternatibo eta aberatsa da. Ez dira gutti EHZtik igarotako taldeak, gerora mundu mailan ezagun egin direnak. Rap, rock, elektro, metal, reggae… Publiko guztiei egokitutako eskaintza bat proposatzen du festibalak.
Ttakunenean ekainaren 7an antolatutako Euskal Herriko artisau garagardo dastaketarako bi sarrera zozketatuko ditugu. 19:00etan hasita 6 garagardo + 6 pintxo eta ondoren Big Bob Railroad taldearen Blues kontzertua.
18 urtez gorakoek bakarrik parte har dezakete.
Marrazo artean ibili eta askotariko arrainak ikusi nahi badituzu, aukera paregabea duzu debalde joateko. Herritik gertu eta paisaia ezinhobean gozatzeko aukera baituzu Donostiako Aqueariumean.
Bi sarrera zozkatuko ditugu TXINTXARRIko irakurleon artean. Eman izena hilaren 27a arte (barne).
Urtz taldearen disko berria Zabaldu ateak zozkatuko dugu TXINTXARRIko irakurleon artean.
1988an Pasaian sortutako taldearen estudioko zortzigarren diskoa da. Hamar abestik osatua eta 2018an grabatua. Pello Ramirez txelo jotzailearen eta Alex Sarduy abeslariaren kolaborazio berezia izan dute. Rock estiloa nabari da, baina sonoritate berritzaileak atzematen dira taldekide berrien ekarpenari esker.
Irakurleen artean Errigora, Nafar hegoaldeko produktuez osaturiko sorta eder bat zozkatuko dugu. Bertan aurki ditzazkezu: