Aurreko urtetako bertso-poteoaren ordez, Earra Bertso Eskolako bertsolari gazteek beste formatu batean eskainiko duten saioa izango da Jalgi Kafe Antzokian aurrera eramango dutena; 18:30ean izango da hori. Era berean, bertso eskolaren 35 urteko ibilbidea irudietan laburbilduko duen argazki erakusketa ere ikusgai jarriko dutela nabarmendu dute antolatzaileek.