IRITZI ARTIKULUA

Bakea lortzeko bide zaila

Hodei Herrero - Oriarteko 1. Batxilergoko ikaslea

Gaur egungo Israelen inbasioa Palestinan ez da gatazka berria, nahiz eta jende askok pentsatzen duen 2023an hasi zela. Baina 1948tik datorren proiektu kolonial baten jarraipena da. Ildo horretatik, 2023an Israel genozidio bat prestatzen hasi zen, Gazatik sartu eta ateratzeko eskubidea kendu zieten palestinarrei, hortik ez ateratzeko eta hornigaiak, baliabideak (janaria, ura, medikamentuak, eta abar.) ez sartzeko, geroz eta egoera larriago bat bermatuz.

1885eko Berlingo Konferentzian Europako herrialdeek Afrika banatu zuten, kolonizazio prozesuan, eta Lehen Mundu Gerraren ostean, Otomandar Inperioa desagertzean, Palestina Erresuma Batuaren kolonia bihurtu zuten. 1948an (Bigarren Mundu Gerraren ondoren) kolonizatutako herriak deskolonizatzen hasi ziren, baina Europan naziek judutarrei egin zietenaren ondorioz, lurralde bat eman zieten judutarrei. Palestina oraindik ez zenez deskolonizatu, Nazio Batuen Erakundeak judutarrei Palestinako lurralde batzuk eman zizkieten. 1947tik aurrera, judutarrek Nakba deitutako garbiketa etnikoa hasi zuten, palestinarren desplazamendua sustatuz eta judutar pila bat Palestinara inmigratzea bultzatuz. Emaitza gisa, Israelgo estatua sortu zuten.

Israel gaur egun, duela 78 urte baino askoz handiagoa da, aldiz, Palestina guztiz suntsituta dago, bereziki, Gazako zerrenda, eta pobrezia maila izugarri handia da. Israelek Amerikako Estatu Batuak (AEB) eta Erresuma Batuaren (EB) babes militar, politiko eta ekonomikoa jasotzen du. Eta Palestinak, aldiz, ez du inolako babesik. Israelen helburua Palestina guztiz desagertzea da, bonbardaketen bidez eta zibil masak akabatuz; beldurrez Gazatik atera nahi ditu.

Gatazka horren ondorioz, gizartea hasi da bake armatua lortzeko proposamenak egiten: adibidez, gobernuek armen enbargoa eta Israelekin harreman komertzialak etetea eskatzen dute. Gainera, zibilek manifestazioak edo boikotak egin dituzte, gobernuak presionatzeko.

Azkenik, nire aburuz, genozidio hau asko normalizatu da, egunean edozein adineko pertsonak hiltzen ari dira eta hildakoen zifra izugarrizkoa da, baina gutxitan jartzen dituzte halako notiziak aldizkarietako portadetan. Israelen gobernuak jarraitzen du genozidioarekin eta ematen du ezin dela ezer egin Israel gelditzeko, nahiz eta posible den euren kontrako neurriak hartzea.