17:30ean izango da Semblante Andaluz elkartearen egoitzan biltzeko hitzordua. Harrera egin ostean sukaldaritza tailerra aurrera eramango dute. 18:15ean ongietorri ekitaldia egingo diete afaltiarrei eta haurrak ordu laurden geroago eseriko dira mahaiaren bueltan, bapo jateko. 19:00etan ludotekan primeran pasatzeko aukera izango dute txikiek eta bitartean afaldu egingo dute helduek. Azkenik, 20:15ean elkar agurtuko dute ekimenean parte hartuko duten pertsona guztiek.
Urri erdialdean aurkeztu zuten Bizi-Lagunak ekimena. Lasarte-Oriara bizitzera datozenei harrera egin eta horrek dakarren prozesuan sare iraunkor eta jasangarria sortzeko beharra ase nahian eratu dute elkarte hori. " Gure helburua ez da soilik pertsona migratzaileei harrera egitea, baizik eta herrian dagoen aniztasunari erantzutea", nabarmendu dute.