Indarkeriazko testuinguruetan bizi edo hazi izan diren emakumeen istorioekin osatu dituzte Lumineszenteak: emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak eta erresilientzia historia zenbait esposizioa: hala nola okupazio militarra, pobretzea, behartutako lekualdatzeak, genozidioa edo asimilazio kulturala. Hori esanda, proiektua harago doa eta emakumeen eguneroko bizitza baldintzatzen duten bestelako indarkeria sotilagoetan jartzen du arreta. "Izan ere, askotan indarkeria horiek ez dute behar bezalako aitortzarik, ez dira erregistratzen eta, zenbaitetan, izenik ere ez dute", azaldu dute egileek.
Egitasmoaren helburua da indarkeria ikusezin horiek argitara ateratzea, protagonisten erresilientzia balioan jarrita. Hori horrela izanik ere, ez dute euren sufrimendua erromantizatu, ezta bizipenak errealitate bakarrera mugatu ere. "Indarkeria patriarkalaren adierazpen desberdinak generoarekin, arrazarekin, etnizitatearekin, klase sozialarekin eta sexualitatearekin nola gurutzatzen diren ulertzeko begirada zabalagoa proposatzen du", adierazi dute.
Bi bisita gidatu
Hilaren 20ra arte ikusgai egongo den edukian sakontze aldera bi bisita gidatu egingo dituzte. Aurrenekoa gaur arratsaldean bertan izango da, euskaraz, 18:00etatik aurrera. Bigarrena, berriz, ostegunean aurrera eramango dute, ordu berean, gaztelaniaz.
Ekimen hori da udalak prestatutako egitarauko aurrenekoa. Gainerako ekimen guztiak hemen ikus ditzakezue.