Giro ederrean ospatu dute 24. Korrika Festa

Txintxarri Aldizkaria

Helduen lasterketa amaitu ostean, 24. Korrika Festari ekin diote, ohi bezala. 700 bat umek eta haurrek parte hartu dute. 

Adin tarteari dagokion distantzia egin dute lasterka dozenaka haurrek eta gazteek, dortsalek paparra apainduta zeudelarik. Ohi bezala, korrikalari helduek gidatu diete, ibilbidean zehar, eta azken metroak bakarrik egiteko tartea ere utzi diete.

Giro ederrean aritu dira; lehiarako tartea ere izan dute, helmugaratzean sprintatu baitute zeinbatek. Eskutik helduta ailegatu direnak ere izan dira. Senideek eta lagunek biziki animatu dituzte herriko gaztetxoak. 

Urteroko legez, harrera beroa izan du Ostadar SKTk antolatutako 24. Korrika Festa, eta urteroko dinamikari jarraiki, argi dago Lasarte-Oriako Krosak, izan, baduela etorkizun luzea.