Lasarte-Oriako kirol elkarteko kideek lehiaketako nondik norakoak azaltzeaz gain, aurtengo 1 dortsala Euskararen Maratoiko zortzikoteak jantziko duela jakitera eman zuten: “Lasarte-Oria Bai Kros Herrikoia Euskararen Maratoiarekin sortu zen, 1996an. Ostadarrek Maratoiari egindako ekarpena izan zen, Maratoiaren egitarauaren barruan jokatu zen lehenengo edizio hura. Orain, 31 urteren ondoren, Maratoia ate joka daukagun honetan, 1 dortsala Euskararen Maratoiari eman nahi izan diogu euskararen sustapenaren alde jokatzen duen papera aitortzeko. Eta bide batez, helburuarekin bat egiten dugula adierazteko, eta, korrikalariei, lasterketa egunean, eta, egunerokoan, gure hizkuntzaren aldeko hautua egin dezaten bultzatzeko”.
40ordu oholtzan gainean egotetik 48 minutu korrika egitera, hori izango da aurkezpenean zueuden zortzikoteko kideen erronka. Ez da lehen aldia, Maratoiko ordezkariek lasterketan parte hartzen dutena, duela lau urte, Maratoialdiaren Prestatu fasean geundela gogoratzeko izan ziren lasterka.

Bi festa handi
Ohikoa den bezala, Kros Nagusian bi lasterketa lehiatuko dira. Goizeko 10:30ean, korrikalariak izango dira irteten lehenak eta Lasarte-Oriako kaleak eta Zubieta zeharkatzen dituen 10 kilometroko ibilbideari egingo diote aurre. Lasterkarien irteeraren ostean, Ipar Martxako 5 kilometroko probari ekingo diote modalitate horretako kirolariek. Guztiek Okendo plaza izango dute helmuga.
Bi probetako irabazleek, emakumezko zein gizonezko, txapela eta lore sorta jasoko dute. Garaikurrik ez da izango, ordea; kategoria ezberdinetan podiuma osatzen duten parte hartzaileek Aterpeako komertzioetan erabiltzeko 1.200 euroko balioa duten erosketa txartelak izango situzte sari.
Aurten, berrikuntza modura, app bat izango da martxan eta korrikalariek ibilbidean zehar zein puntutan dauden partekatu ahal izango dute senide eta lagunekin.
12:00ak aldera, Korrika Festaren 24. edizioaren txanda izango da. 700 bat neska-mutil inguru izango dira lasterka herriko erdigunean.
Izena emateak
Lasarte-Oria Bai! krosean izen emateko bi aukera daude:
|
Internet bidez
|
Aurrez aurrekoa
|
Dortsalaren prezioa 10 eurokoa da Ostadarreko bazkideentzat eta 15 eurokoa, gainerako guztientzat; lasterketa egunean, guztiek 23 euro ordainduko dute.
Parte hartzaileek elastiko tekniko bat jasoko dute opari; lasterketa bezperan eta lasterketa egunean jaso behar da Michelin kirol guneko pilotalekan. Horrez gain, Lasarte-Oriako taberna, jatetxe, okindegi eta bestelako denda zein merkartariek eskainitako oparien eta kirol ikuskizunetarako sarreren zozketetan parte hartzeko aukera izango dute.
Korrika Festan parte hartzeko aurrez aurreko egunetan egingo da inkripzioa eta 7 euro ordaindu beharko dira. Trukean, kamiseta tekniko bat eta lasterketa amaitzean, bestelako opariak izango dituzte gaztetxoek.