Korrika egiteko edo ipar martxan aritzeko giro bikaina zegoela baliatuta ederki berotu dituzte giharrak bi modalitateetan parte hartu duten mila kirolariek. Ariketak egin ostean pixkanaka joan dira Geltoki kaleko irteera lerrora. Bertan zeuden horrezkero XI. Euskararen Maratoiko zortzikoteko kideak, 1 dortsalak soinean, merezitako aitortza jasotzeko prest eta ilusioz. Aurreskua dantzatu diete eta amaitzean, orduan bai, erronkari heldu diote guztiek.