Mende laurdena bete du Kukuka Antzerki eta Dantza Eskolak eta gaur bertan hasiko da urtemuga berezi hori ospatzen, Beatriz Egizabal herritarrak egingo duen 'Gregoria' bakarrizketaren emanaldiarekin. 19:00etatik aurrera ariko da Manuel Lekuona Kultur Etxean. Sarrera doakoa da baina bertaratu nahi dutenek gonbidapenak eskuratu behar dituzte areto horretako leihatilan.