Euskararen Maratoiaren aurreneko edizioa 'Argia' aldizkarian iragarri zutenekoa

Txintxarri Aldizkaria

Hemeroteka arakatzearen onena da harribitxi eder eta distiratsuak aurki daitezkeela. Horixe bera gertatu da Euskararen Maratoiari buruzko albisteak arakatzerakoan: 'Argia' aldizkariak 1986ko urrian argitaratutako eta Euskararen Maratoiak berak berriki sareetan berrargitaratutako oharra ekarri dugu pieza honetara.

Honela dio oharrak:

"Euskararen Maratoia 40 orduz" Lasarten

"Hil honen 20an hasiko den Euskararen II Astea bukatzeko, 'Euskararen maratoia' antolatu du Lasarten udaletxeko Euskara Azpibatzordeak. 40 orduz euskaraz aritu baietz jokatuko dute apustua hil honen 25etik 26ra bitartean. Apustua irabazteko mila lasartearrek hartu beharko dute parte ekinaldi desberdinetan. Gau eta egun, haurren jokoak, pelota partiduak, ipuin-lehiaketak, mus txapelketak, antzerkiak, bertso zaharrak, bazkari-afari herrikoiak, dantzariak, kantariak, erromeriak, trikitilariak eta abar izango dira. Mikrofonoa ezin daiteke 5 minutu baino gehiago mutu egon, bestela beren buruei egindako apustua galduko lukete. Eta hori gerta ez dadin 8 botilero egongo dira oholtza gainetik jaitsi gabe".

40 urte geroago, bistan denez, apustua bakarrik ez, herriaren bihotza irabazi zuten ekimen zoragarri hori aurrenekoz antolatu zutenek.

Argia aldizkariko kideen Hemeroteka atala hemen araka dezakezue.

Erlazionatuak

Euskararen Maratoiteka

Txintxarri Aldizkaria urr 15, 17:24 Euskara