EGITARAUA, OSORIK

Asteburuko programazioa

Txintxarri Aldizkaria

Hasierako uneak emozioz beteak dira beti.

Iritsi da eguna! Hasi da Euskararen 10. Maratoialdia, Sentitu fasearekin: bi egun hauetan zehar euskaraz gehiago aritzeko motibazio kolpe ugari jasoko ditugu Okendo plaza eta inguruetan. Egitarau zabala prestatu dute Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Ttakun Kultur Elkarteak.

Hilak 17, larunbata
  • 08:00etan, txupinazoa udaletxe zaharreko arkupeetan.
  • 08:15ean, hasiera ekitaldia Okendo plazan.
  • 08:45ean, diana herriko kaleetan barrena.
  • 09:05ean, herriko kultura sortzaileen txokoa.
  • 09:15ean, txokolate jana.
  • 10:05ean, herriko ikastetxeetako haur eta irakasleen emanaldiak.
  • 11:30ean, baserritar eta sortzaileen azokaren irekiera, Kale Nagusian.
  • 13:00etan, Arranopola txarangaren emanaldia, herrian barrena.
  • 13:00etan, Aristerrazu Txiki, Kale Nagusian.
  • 14:30ean, bazkaria: euskal paella.
  • 14:40ean, Emakumeen Etxea.
  • 14:55ean, euskara eta kulturartekotasuna.
  • 15:00etan, haur jolasak.
  • 15:15ean, euskaltegiak oholtzan.
  • 15:40ean, musika eskolako kideen emanaldia.
  • 16:00etan, Zabaletako dantzak.
  • 16:15ean, Kukukako haurrak.
  • 16:50ean, magia ikuskizuna.
  • 17:05ean, Takolo, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, herriko elkarteekin batera.
  • 18:10ean, haur jaioberriei ongietorria.
  • 19:05ean, arraunlarien bandera astintzea.
  • 20:15ean, DJ Sorpresa.
  • 21:00etan, afaria.
  • 21:15ean, Zein da gure palmondoa? lehiaketa.
  • 21:45ean, Alboka, Erketz eta Zero Sette taldeen ikuskizuna.
  • 22:30ean, Piztu! TB showa.
Hilak 18, igandea
  • 00:15ean, Elektropottotte elektrotxaranga.
  • 01:15ean, The Noise Makers taldea.
  • 01:50ean, Inoiz baino alaiagoa izanen da emanaldia. Erromeria eta bertsioak.
  • 03:15ean, Zu bai artista! Eta ondoren, DJ Malak-IAS.
  • 08:05ean, gosaria.
  • 08:15ean, txistularien diana.
  • 08:30ean, zortzikotearen goizeko showa.
  • 09:05ean, Esnatu! kafe-tertulia.
  • 11:30ean, Bizipoza azokaren irekiera. Kale Nagusian.
  • 11:30ean, Xumela koruko kideen kantu-jira.
  • 12:30ean, erraldoiak eta buruhandiak.
  • 14:30ean, bazkaria.
  • 15:05ean, sareko euskal komunitateez.
  • 15:30ean, bertso finala.
  • 16:30ean, Oaintxe in deu! txarangakoen showa.
  • 17:00etan, Bizipoza Jaia.
  • 18:15ean, euskarara hurbildutako belaunaldiei aitortza.
  • 18:45ean, plaza-dantza saioa.
  • 19:30ean, Samba Badago taldearen kontzertua.
  • 19:50ean, Aire Eire taldearen kontzertua.
  • 20:00etan, Oaintxe in deu! txarangaren emanaldia.
  • 21:00etan, afaria eta afalondoa.
  • 22:05ean, Kukuka eskolaren 25. urteurreneko emanaldia.
  • 23:05ean, afalostea.
  • 23:35ean, amaiera ekitaldia.