Klima larrialdiaz hitz egingo dute biharko borobilean

Txintxarri Aldizkaria

Biharko hitzaldi-tertulia Antonio Mercero aretoan egingo dute.

Klima larrialdiarren aurrean erregai fosilekin amaitu behar dela eta trantsizio energetiko justu eta azkar bat egin behar dela defendatzen duen taldea sortu berri da: Stop Fosilak. ”Dilema ez da desazkundea ala energia berriztagarriak, biak behar ditugu, eta aldi berean gainera", adierazi dute. Berriztagarriak bai, baina, zenbat, nola eta non? Horri guztiari buruz hitz egitera Gorka Laurnaga klima ekintzailea gonbidatuko dute Borobilean Elkarteko lagunek bihar, hilak 14, Antonio Mercero aretora. Saio irekia dela gogorarazi dute antolatzaileek eta herritar oro animatu dute parte hartzera.

Erlazionatuak

Egia zabaldu eta justizia egin dadin

Txintxarri Aldizkaria ira 24 Gizartea