Haurrentzako ekimenekin ekingo diote gaur Aste Kulturalari

Txintxarri Aldizkaria

Askari goxoa dastatuko dute gaztetxoek.

Tailerrak, irabiatu-barkilloa eta Holi Festa. Hori izango da gaur arratsaldeko plana Virgen de Guadalupe Extremadurako Etxearen egoitzan (Adarra kalea, 4), 18:00etatik aurrera. Jarduera horiekin ekingo diote ospakizun asteari.

Egitaraua, egunez egun

Hilak 7, astelehena

  • 18:00etan, haurrentzako tailerrak, irabiatu-barkilloa eta Holi Festa. 

Hilak 8, asteartea

  • 18:30ean, Erketz EDTko kideen dantzaldia.
  • 19:00etatik aurrera, bandera igotzea, danborrada, jantzi tradizionalekin dantzaldia eta luntxa.

Hilak 9, asteazkena

  • 17:00etatik aurrera, gozo tailerra eta tute txapelketa.
  • 19:00etan, Extremadurako jaiak: herriz herri tradizioz, kolorez eta emozioz hitzaldia.

Hilak 10, osteguna

  • 16:00etan, mus txapelketa.
  • 19:00etan, pintxo lehiaketako finala eta pintxo-potea.

Hilak 11, ostirala

  • 18:30ean, pintxo-potea.
  • 18:30ean, Lasarte ritmo activo emanaldia.
  • 19:30ean, dantza tailerra.
  • 21:30ean, bazkideen afaria.

Hilak 12, larunbata

  • 11:00etan, meza Ama Brigitarren komentuan, Flor de la Jara taldearekin.
  • 12:00etan, Oaintxe in deu! txarangarekin kalejira Sasoetara.
  • 12:30ean, buruhandiak, egoitzatik abiatuta.
  • 14:30ean, paella jana.
  • 16:30ean, futbolin txapelketa, Jalgune elkarteko lagunekin.
  • 17:00etan, 10 eta 15 urte arteko gaztetxoentzako ginkana, egoitzatik.
  • 17:30ean, Brotes de Encinas taldearen emanaldia.
  • 18:00etan, 12 eta 17 urte arteko gaztetxoentzako oliba jaurtiketa.
  • 19:00etan, DJ Ina.
  • 23:00etan, zezensuzkoa. 

Hilak 13, igandea

  • 10:30ean, marrazki lehiaketa 2KN kafetegian.
  • 11:30ean, haurrentzako jolasak eta tailerrak.
  • 12:00etan, buruhandien kalejira.
  • 13:00etan, dantza emanaldia.
  • 14:30ean, herri bazkaria.
  • 17:30ean, bola lehiaketa.
  • 19:30etan, sariak.
  • 20:00etan, jaien amaiera.