Udalaren izenean Kultura zinegotzi Ainara Elicechea eta Agustin Valdivia alkatea bertaratu dira. Elkarteko kideei egindako lana eskertu die azken horrek: "Askorentzat abuztua amaitzearekin batera bukatzen da udara eta zuek antolatutako Aste Kulturalak erakusten digu ezetz, iraila hasitakoan jarrai dezakegula gure herriko giro ederraz disfrutatzen".
Prentsaurrekoan erakutsi dute egitaraua iragartzeko prestatu duten kartela. Erdian, handi-handi jarri duten irudia ez dute kasualitatez aukeratu: Extremadurako Merida hiriko erromatar antzoki historiko eta dotorea. "Gutako askok, guztiok ez esateagatik, ezagutzen dugu. Lurralde horren ezaugarrien erakusle paregabea iruditu zaigu", azaldu du Barrerak. Gauzak horrela, toki sinboliko horren arima ekarriko dute Lasarte-Oriara hilaren 7tik 13ra, Adarra kalea eta inguruak Extremadura ezagutzeko eta gozatzeko topaleku bihurtuta.
Extremaduraren egun handia hilaren 8a izango da, asteartea. Orduan igoko dute bandera egoitza atariko goialdera. Extremadurako Etxeko bazkideek danborrada joko dute eta jantzi tradizionalekin desfilatuko dute. Erketz EDT dantza taldeko lagunek ere parte hartuko dute. Edonola ere, ekimenei bezperan ekingo diete. Udalari ez ezik, ekimena babestu duten herriko eragile eta saltoki guztiei eskerrak eman dizkiete.
Egitaraua
Hilak 7, astelehena
- 18:00etan, haurrentzako tailerrak, irabiatu-barkilloa eta Holi Festa.
Hilak 8, asteartea
- 18:30ean, Erketz EDTko kideen dantzaldia.
- 19:00etatik aurrera, bandera igotzea, danborrada, jantzi tradizionalekin dantzaldia eta luntxa.
Hilak 9, asteazkena
- 17:00etatik aurrera, gozo tailerra eta tute txapelketa.
- 19:00etan, Extremadurako jaiak: herriz herri tradizioz, kolorez eta emozioz hitzaldia.
Hilak 10, osteguna
- 16:00etan, mus txapelketa.
- 19:00etan, pintxo lehiaketako finala eta pintxo-potea.
Hilak 11, ostirala
- 18:30ean, pintxo-potea.
- 18:30ean, Lasarte ritmo activo emanaldia.
- 19:30ean, dantza tailerra.
- 21:30ean, bazkideen afaria.
Hilak 12, larunbata
- 11:00etan, meza Ama Brigitarren komentuan, Flor de la Jara taldearekin.
- 12:00etan, Oaintxe in deu! txarangarekin kalejira Sasoetara.
- 12:30ean, buruhandiak, egoitzatik abiatuta.
- 14:30ean, paella jana.
- 16:30ean, futbolin txapelketa, Jalgune elkarteko lagunekin.
- 17:00etan, 10 eta 15 urte arteko gaztetxoentzako ginkana, egoitzatik.
- 17:30ean, Brotes de Encinas taldearen emanaldia.
- 18:00etan, 12 eta 17 urte arteko gaztetxoentzako oliba jaurtiketa.
- 19:00etan, DJ Ina.
- 23:00etan, zezensuzkoa.
Hilak 13, igandea
- 10:30ean, marrazki lehiaketa 2KN kafetegian.
- 11:30ean, haurrentzako jolasak eta tailerrak.
- 12:00etan, buruhandien kalejira.
- 13:00etan, dantza emanaldia.
- 14:30ean, herri bazkaria.
- 17:30ean, bola lehiaketa.
- 19:30etan, sariak.
- 20:00etan, jaien amaiera.