SANTA ANA EGUNA

Desfilea, parodiaren aurretik

Txintxarri Aldizkaria 2026ko uztailaren 26a

Yussuf Yon Dirugoseandia Demassa eta Rasputina Txorizova De La Casaren epaiketarekin hasi aurretik, desfilea egin dute 2026ko Santa Ana parodiako aktoreek, Lasarte-Oriako erdigunetik barrena. Jalgi Kafe Antzotik abiatu eta Arkupe Tabernaruntz joan dira, aintzat hartu gabe igandea izanik, establezimendua itxita zela. Ezustekoarekin harrituta, erdigunera bueltatu dira Erketz EKTeko dantzariek eta musikariek erakustaldia egiteko, Gure Etxea parean. Bien bitartean, kamionetako goitik behera busti dituzte lasarteoriatarrak suhiltzaile bihurriek. Haien artean, Oporrak bakean egistamoari esker abuztu amaierara arte gurean emango duten haur saharrarak izan dira. Autoko gidariak zein kopilotuak ere aritu dira gaiztakeriatan. Euren artean ere izan dira urarekin lehia bizian. 

Erlazionatuak

Gogotsu ekin diote egun handiari

Txintxarri Aldizkaria uzt 26, 13:25 Gizartea