SANTA ANA EGUNA

Gogotsu ekin diote egun handiari

Txintxarri Aldizkaria 2026ko uztailaren 26a

Ospakizun berezia izan ohi da Santa Ana eta San Joakin eguna, Lasarte-Orian. Musikak, kulturak eta giro ederrak zipriztindutako hitzordu kuttuna. Ohiko legez, Felix Garitano kapilauak zuzendutako elizkizunarekin hasi dute eguna. Dozenaka herritar bildu dira, Ama Brigitarren Komentuan. Eguerdiarekin batera, San Pedro Parrokiako arkupetara abiatu da herritar kuadrilla Ttakun Kultur Elkarteak preparatutako hamaiketakoaz gozatzera. Era berean, dantza emanaldia eskaini du Erketz EKT dantzari eta musikari taldeak, Santa Ana karkaban. Goizeko txandarekin txukun amaituta, jarduera gehiago antolatu dituzte Lasarte-Oriako Udalak eta Ttakun KEk arratsalderako. 

Arratsaldeko egitaraua: 

  • Desfilea herrian barrena, 18:30etan, Sagardotegi plazatik abiatuta. 
  • Santa Ana Parodia, 20:00tan, Okendo plazan.