Jokalari guztien artean izan zen Lander Astiazaran herritarra. Jon Ansotegi eta Imanol Agirretxeren zuzendaritzapean abuztuaren 14an hasiko du taldeak liga CD Castellonen aurka.
Lehen lagunarteko hilaren 18an jokatuko du Torrelavegan (Kantabria). Burgos izango du aurkari.
Denboraldiaurreko hurrengo lehiak honakoak izango dira:
-
Hilaren 25ean: Sanse – Pau
-
Hilaren 29an: Sanse – SD Eibar
-
Abuztuaren 1ean: Sanse – SD Huesca
-
Abuztuaren 8an: Real Zaragoza – Sanse